100 hitzalditik gora izango dira ISEM 2018ren azken egitarauan
Elektromekanikan espezializatutako ekitaldia Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da aurten.
ISEM “CIRP Conference on Electro Physical and Chemical Machining” biltzarraren hemeretzigarren edizioa egun gutxi barru egingo da, eta horren azken egitaraua dagoeneko itxita dago. 100 hitzaldi baino gehiago eta askotariko turismo-jarduerak izango dira biltzarraren edizio honetara hurbiltzen direnentzat eta haiekin etortzen direnentzat. Ekitaldia apirilaren 23tik 27ra bitarte egingo da UPH/EHUko Paraninfoan (Bizkaia Aretoa).
Ekitaldiaren edizio honek ongietorri-koktelarekin irekiko ditu ateak, eta, horren ondoren, gai hauen inguruko hitzaldiez eta jarduerez josiriko hiru egun edukiko ditugu:
- Elektrohigadurazko mekanizazioa (EDM)
- Mekanizazio elektrokimikoa (ECM, ECDM)
- Laser-bala bidezko mekanizazioa (LBM)
- Prozesu kimikoak
- Fabrikazio gehigarria
- Prozesu hibridoak
- Plasma-prozesuak
- Estalketa elektrolitikoa
- Ultrasoinuen bidezko mekanizazioa
- Ur-txorrotaren bidezko mekanizazioa
IK4-TEKNIKER eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) arduratu dira mekanizazio elektrofisikoan eta elektromekanikoan dauden azken joeren inguruko ekitaldia antolatzeaz. Are gehiago, joera horiez gain, askotariko turismo-aukerak egongo dira, jarduera-eskaintza zabal eta interesgarri bat osatzeko.
Informazio gehiago
Sartu hona ISEM 2018 biltzarraren egitarau osoa ikusteko.
Informazio gehiago izateko eta izena emateko, sar zaitez ISEM 2018 biltzarraren webgunean.