4.0 adimendun fabrikaziorako gaituta dauden teknologiak

Data 02-04-2019 IK4-TEKNIKER

CFAAk benetako erakustaldien jardunaldia hartuko du, 4.0 adimendun fabrikaziorako gaituta dauden teknologien inguruko kasu praktikoak erakusteko xedez.

 

Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuaren Zentroak (CFAA) 4.0 adimendun fabrikaziorako gaituta dauden teknologiei buruzko jardunaldia hartuko du apirilaren 4an, goizean.

Makinen nahiz prozesuen simulazio-teknologiak, monitorizazio-teknologiak eta datuak aztertzeko teknologiak modu integralean ezagutzea da jardunaldiaren xedea, non IK4-TEKNIKERek ere parte hartuko duen, modelizazio hibridoa eta jardute arina dituen plataforma bat konfiguratzeari begira. Plataforma horrekin, makinak fabrikatzen dituzten enpresek eta, batez ere, makina horien erabiltzaileek denboran eta kostuetan optimizatu ahalko dituzte beren diseinu-prozesuak, ramp-up deritzona, ekoizpenaren bizi-zikloa eta betekizun berrietarako egokitzapena, kalitate- eta fidagarritasun-ratioak areagotzearekin batera.

Horretarako, bereizita landu ohi diren bi ikerketa eta ezagutza-arlo jorratuko dira, modu integratuan, CFAAn dauden makinen gaineko kasu praktikoen bidez. Alde batetik, makinen jokaeraren eta fabrikazio-prozesuen gaineko ezagutza dugu; funtsean, horiek gidatzen dituzten printzipio fisikoak modelizatuz lortzen dena.

Eta, bestetik, datuen monitorizazioa eta analisia dauzkagu, zeinak ikerketa-eremuan ereduak modu esperimentalean baliozkotzeko eta industria-eremuan arazoak identifikatzeko aplikatzen diren.

SMAPRO ekimena

Jardunaldia SMAPRO ekimenean dago oinarrituta; bada, IK4-TEKNIKERek zuzentzen duen ELKARTEK programaren esparruko proiektua da hori, eta, IK4-TEKNIKERez gain, RVCTI IK4-AZTERLAN, IK4-IDEKO, IK4-LORTEK, FAGOR/AOTEK, MU-GSP, TECNALIA eta UPV/EHUko kideek ere parte hartu dute bertan.