4.0 Industria: sentsorika eta IoT, ekoizpenaren eraginkortasuna hobetzeko
FER eta IK4-TEKNIKER elkarlanean dabiltza jardunaldi tekniko batean, manufaktura-industriako ETE-ek teknologiak erabiltzeak eta sustatzeak dakartzan abantailen berri ematen duen proiektu baten esparruan.
Errioxako Enpresen Federakundeak (FER) duela gutxi abiatu du Errioxaren Eraldaketa Digitalerako Bulegoa (Errioxa OTD FER), manufaktura-industriari begirakoa, Errioxako ETE-en, ekintzaileen eta autonomoen eraldaketa digitala sustatzeko eta bultzatzeko xedez.
Urtebeteko iraupena duen ekimen horren esparruan, askotariko hedapen-jarduerak ari dira egiten; funtsean, teknologiak erabiltzeak dakartzan abantailen berri emateko eta ETE erabiltzaileek horiek hartzea sustatzeko jardunaldi teknikoak dira.
Testuinguru horretan, IK4-TEKNIKER FERekin dabil elkarlanean, sentsoreek hartzen dituzten seinaleetatik abiatuta ekoizpenaren eraginkortasuna hobetzeari buruzko jardunaldi tekniko bat antolatzen.
Jardunaldiak, "4.0 Industria: sentsorika eta IoT, ekoizpenaren eraginkortasuna hobetzeko" izenburua duenak, gai hauek jorratuko ditu, besteren artean: makinen osasuna monitorizatzeko eta hutsegiteak aurreikusteko sentsoreak, kalitatea linean neurtzeko sentsoreak eta IoT (Internet of Things) datuen analisia.
Jardunaldia apirilaren 24an izango da, FERek Logroñon duen eraikinean, 10:00etatik 12:00etara.
Informazio gehiagorako eta izena emateko
Informazio gehiagorako eta izena emateko, sakatu hemen.