4.0 teknologiak etorkizuneko makina-erremintetarako
Produktuen eta prozesuen goranzko digitalizazioak ekarri dituen askotariko aukeretatik eratorri da "4.0 Industria" iraultza deritzona, eta horren inguruan kokatzea da makina-erremintaren sektoreak daukan erronka nagusia.
Laugarren industria-iraultza esaten zaionarekin lotutako teknologia digitalek izugarrizko ikusmina eragin dute makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektorean. Elkarren artean konektatutako ekipoak, guztiz automatizatutako lineak, pertsonen moduan lan egiten duten robotak, lantegi adimendunak. Azken batean, negozio-eredu berriak iritsi dira teknologia-aurrerapenen eskutik, industria-lantegiak eraldatzeko.
Enpresa batek lehiakorragoa izateko egin ditzakeen gauzen inguruan eta makinari eskatu behar zaizkion prestazioen gainean azterketa bat egituratzeko, ezinbestekoa da makinaren eroslea eta erabiltzailea gidatu nahi dituen erreferentziazko eredu bat izatea, kasuaren arabera interesgarriagoak izan daitezkeen alderdi teknologikoak ebaluatze aldera.
Abiapuntu gisa, enpresa lehiatzen den negozioko driver-ak, joerak edo faktoreak hartuko dira kontuan, baita, besteak beste, produktuen pertsonalizazioa, bizitza-zikloaren kostua edo langileen erabilgarritasuna eta ahalmena ere.
Beste alde batetik, prozesua optimizatzen lagunduko duen irtenbideren bat edukitzea alderdi diferentziala izango da lehiakortasunari begira.
IK4-TEKNIKEReko Aitor Alzaga Industry 4.0ko koordinatzailea eta Javier Arzamendi makina-erremintaren sektoreko koordinatzailea