50CrMo4 (58 HRc) altzairuaren mekanizazio kriogenikoa
Erremintaren bizitza luzatzea, eta higadura progresiboagoa lortzea.
Hogeita bost aldiz baino gehiago handitzea ebaketa-erremintaren iraupena, nitrogeno likidoa erabiliz hozgarritzat.
Altzairu gogortua torneaketa bidez arbastatzeko eragiketan, erreminta gehiegi kontsumitzen da, eta ebaketa-ertza hautsi egiten da. Horrek, besteak beste, alfer-denbora handia sortzen du mekanizazioan.
Helburu nagusia da higadura-mekanismoa aldatzea, progresiboagoa izan dadin, eta, aldi berean, erremintaren bizitza luzatzea eragiketaren errendimendua handitzeko.
Proposatutako irtenbidea da hozgarri kriogeniko gisa nitrogeno likidoa erabiltzea. Hozketa kriogenikoko sistemaren optimizazio-prozesu baten ondoren, urradura bidezko higadura lortu da, eta ebaketa-erremintaren iraupena hogeita bost aldiz baino gehiago handitzea.
Bestetik, nitrogeno likidoa erabiltzean, mekanizazioa ekologikoagoa da, ez baitu ez kutsatzailerik ez hondakinik sortzen.