Addilanek eta KirolDNAk lortu dituzte Toribio Echevarria sariak

Data 12-07-2017 IK4-TEKNIKER

Ekintzailetza berritzaileari emandako Toribio Echevarria sarien XXVII edizioa.

Goiz hontan, IK4-TEKNIKER-en instalazioetan izan da ekintzailetza berritzaileari emandako Toribio Echevarria sarien banaketa.

Addilan, fabrikazio aditiboan aritzen den industria-esparruko empresari, eta KirolDNA, kirolarientzako irtenbide bioteknologikoak eskaintzen dituen empresari eman dizkiete Toribio Echevarria sariak - Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sariak.

KirolDNA, «Enpresa Asmoak» kategorian izan da irabazlea, eta Addilan, «Enpresa Berria» kategorian.

Deialdi hontan emandako gainerako aitorpenak Home, Carabinas Cometa, AYA, Aguirre y Aranzabal eta Nesplora enpresentzat izan dira.

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte, pertsona ekintzaileen lana aitortzeko, eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berriak sortzea bultzatzeko. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko ideia eta proiektu ekintzaileen sariketa nabarmenena bihurtu da.

Sarien edizio honek 31 enpresa-ekinbide jaso ditu honako sektore hauetatik: industria/jasangarritasunetik, fabrikazio aurreratutik, bio/osasunetik eta IKTetatik.
Irabazleek 10.500 eurotako saria jasoko dute eta laguntza-programetarako, aholkularitzarako eta prestakuntzarako sarbidea izango dute.

ZORIONAK IRABAZLEEI!