Automobilgintzako Kalitateari buruzko XXII. biltzarra babestuko du IK4-TEKNIKERek
Urriaren 5ean eta 6an Gasteizen egingo den topaketaren babesleetako bat izango da zentro teknologikoa.
Espainiako Kalitate Elkarteak, Automobilgintza Batzordearen bidez, Automobilgintzako Kalitateari buruzko XXII. biltzarra antolatu du urriaren 5erako eta 6rako, Gasteizen, “Eboluzioa: 4.0 kudeaketa” lelopean.
Geografia nazionaleko hainbat puntutako 250 pertsona biltzen ditu hitzorduak urtero. Hitzaldiz osatutako egitaraua prestatu da, eta, horiekin, funtsean, 4.0 kudeaketaren kalitatea aztertuko da. Bestetik, bisitak egingo dira sektoreko enpresa batera.
IK4-TEKNIKERek harreman estua dauka Espainiako Kalitate Elkartearekin, eta horren hainbat batzordetan hartzen du parte, baita biltzar honetan ere. Aurten, ekitaldiaren babesle gisa hartuko du parte, zuzenean ezagutu nahi baititu automobilgintzaren sektorean eta, zehazki, kalitatearekin zerikusia duen guztian dauden kezkak, berritasunak eta joerak.
Urtero antolatzen da Automobilgintzako Kalitateari buruzko Biltzarra. Sektoreko profesionalak elkartzeko gunea da, eta ezagutza-trukea sustatu nahi du; hala nola, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kalitatearen eremura eramateko gaietan.
Informazio gehiago
Informazio gehiago web-orrialde honetan: Automobilgintzako Kalitateari buruzko XXII. biltzarra