HispaRob-ek IK4-TEKNIKERen egingo du bere batzar orokorra
Batzarrean, plataformak 2017an eduki duen jarduera ebaluatuko da, eta 2018ko lan-ildoak adostuko dira.
Urtero bezala, batzar orokorra egingo du HispaRob Robotikako Espainiako Plataforma Teknologikoak; aurten, otsailaren 28an. Alabaina, egunak bat egiten duenez "Robotikak sektore aeronautikoko enpresentzat dituen aukerak" jardunaldiarekin, zeina IK4-TEKNIKERekin batera antolatu duen, aurten zentro teknologikoaren instalazioetan egingo du plataformak bere batzarra.
Plataformako kideak bakarrik joango dira batzarrera, eta horien artean egongo da IK4-TEKNIKER. Bada, balantzeak aurkeztuko dira bertan, 2017ko jarduerei buruzko txostenen bidez, eta 2018ko lan-planaren berri emango da.
Jardunaldia
Jardunaldia batzar orokorra baino ordu batzuk lehenago egingo da, eta jende guztiarentzat egongo da irekita, baina robotikaren onurak eta robotikak sektore aeronautikoan izan ditzakeen ezarpenak ezagutzeko interesa duten I+G+b enpresei eta zentroei egongo da zuzenduta.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez HispaRob-en webgunean.
Deskargatu hemen Jardunaldia eta batzar orokorraren programa: