"Human Centered Health Technologies" jardunaldi teknologikoak

Data25-09-2024 - 26-09-2024 Data

Getafe (Madril)

jardunaldi teknologikoak, Human Centered Health Technologies, teknologia robotikoak, gailu medikoak

Teknologia robotikoak eta gailu mediko adimendunak iraultzen ari dira arreta pertsonalizatua eta pertsona ardatz duen doitasunezko medikuntza. Teknologia robotikoak eta gailu mediko adimendunak iraultzen ari dira arreta pertsonalizatua eta pertsona ardatz duen doitasunezko medikuntza. 

Alor horietako buruzagi adituek azken aurrerapenak partekatuko dituzte Teknikerrek Hisparob Espainiako plataformarekin lankidetzan antolatutako "Human-Centered Health Technologies" jardunaldi teknologikoetan. Nabarmentzekoa da berrikuntza teknologiko horiek Osasun Sistema Nazionalean pazienteen prebentzioa, diagnostikoa, tratamendua edo errehabilitazioa hobetu ditzaketela eta herritarren osasuna hobetu eta pertsonalizatu dezaketela, industria-sektorea eta kalitatezko enpleguaren sorrera indartzeaz gain.

Bi jardunaldietan, bertaratutakoek mahai-inguru informatiboetara joateko aukera izango dute; teknologia robotikoetako eta gailu mediko adimendunetako azken berrikuntzak aurkezten dituzten stand interaktiboak arakatu ahal izango dituzte; eta networkinga sustatu ahal izango dute sektoreko profesionalen artean ideiak trukatuz.

Jardunaldiak teknologia robotikoekin (diagnostiko, esku hartze, errehabilitazio eta laguntza esparruak) nahiz gailu mediko adimendunekin zerikusia duten ikerketa-enpresa, -erakunde, -ospitale eta -institutuei, start-up-ei, osasun-klusterrei, osasun-plataformei, ingeniaritzei eta fabrikatzaileei zuzenduta daude.

Baldintzak

  • Modalitatea: Presentziala
  • Lekua: Getafe (Madril)
  • Data: 2024ko irailak 25 eta 26
  • Ordutegia: 09:00etatik 15:30era
  • Prezioa: Doakoa

Informazio gehiago izateko eta izena emateko, hemen.

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.