IK4-TEKNIKERen balioeste positiboa BIEMH 2016an
Zentro teknologikoak egindako azterketa oso positiboa da, aurreko urteekin alderatuz gero jende gehiago hurbildu zela azpimarratuz.
IK4-TEKNIKERek BIEMH 2016 nola gauzatu zen aztertu du eta balioestea oso positiboa da: aurreko urteekin alderatuz gero, bisitari asko izan ziren, sektorearekin lotura zuten gaiak jorratzeko gune berriak eta kontsulta interesgarriak.
Fabrikazio aurreratua
29. BIEMHen, fabrikazio adimentsua eta 4.0 industria ardatz zituena. IK4-TEKNIKERek ondorengo aurrerapenak aurkeztu zituen: metrologian, zehaztasun fabrikazio prozesuetan ezinbesteko gisa; fabrikazio gehigarri eta mekanizatu kriogenikoan fabrikazio aurreratu gisa; elkarlaneko robotika, produkzio prozesua "pertsonalizatu/malgutzeko" elementu gisa, eta mantentze-lan industrialetan. Funtsezko eremuak dira horiek fabrikazio aurreratua 4.0 Industriaren inguruan sendotzeko. Industriarako paradigma berria da 4.0 Industria, eta teknologietatik produkzio inguruneetarako transferentzia azkarrean dago oinarrituta. Harrera ona izan zuen kongresuan.
Horrelakoa izan zen IK4-TEKNIKERen parte-hartzea 2016ko BIEMHen.