IK4-TEKNIKERek Bilbao Tech Week biltzarraren bigarren edizioan parte hartuko du
Zentro teknologikoak ekitaldiko "Teknologia medikuntzan" gaian biltzen den hitzaldi batekin parte hartuko du.
2017ko azaroaren 7tik 10era bitartean, teknologiarekin lotutako askotariko gaiei buruzko Bilbao Tech Week biltzarraren bigarren edizioa egingo da Bilbon, aurreko urtean bezala.
IK4-TEKNIKERek azaroaren 7an bertan parte hartuko du, "Hardware y Software de Dispositivos Médicos, cómo navegar desde el concepto al producto" izenburua duen hitzaldiarekin, "Teknologia medikuntzan" gaiaren barnean.
Hitzaldian aztertuko da nola aprobetxa daitekeen produktu-diseinuko teknologia ezberdinen ikuspegia medikuntza-gailuen garapenean aurrera egiteko.
Bilbao Tech Week
Bilbao Tech Week biltzarrak medikuntza, Blockchain, Startups eta Marketing Digitaleko teknologiari buruzko hitzaldiez eta tailerrez beteriko programa zabala dauka.
Ekitaldia EiTBren Multibox aretoan egingo da, eta tokiko, estatuko eta nazioarteko arreta teknologiaren sektorera erakartzeko diseinatuta dago. Hainbat profil teknologiko bilduko ditu, hain zuzen ere ikasleak nahiz profil exekutiboak, baita Euskadiko enpresa nagusietako CEOak eta ekintzaileak ere.
Informazio gehiago
Informazio gehiago izateko, sar zaitez Bilbao Tech Week biltzarraren webgunean.