IK4-TEKNIKERek parte hartuko du SPIE Commercial + Scientific Sensing and Imaging biltzarrean
Sentsore-sistemak autoelikatzeko energy harvesting prozesuan oinarritutako teknologiaren garapena aurkeztuko du zentro teknologikoak.
2018ko apirilaren 15etik 19ra, SPIE Commercial + Scientific Sensing and Imaging biltzarra hartuko du Orlandok (Florida, Estatu Batuak), zeina sentsoreetan, irudietan, irudi-prozesaketan eta besteren artean fabrikazioari, garraioari, osasunari, nekazaritzari, informazio-sistemei eta ingurumenari aplikaturiko fotonikan egin diren azken berrikuntzei buruzkoa den.
IK4-TEKNIKERek parte hartuko du ekitaldian, “Energy Harvesting and Storage: Materials, Devices, and Applications VIII” kategorian. “Double smart power management with wind mini-reactor and photovoltaic cell energy harvester for Industry 4.0 IIoT devices” izeneko hitzaldia emango du, energy harvesting teknologiak Internet of Things (IIoT) arloaren industria-esparruan izan duen garapenari buruzkoa.
Zehazki, bi energia-biltzaile konbinatzea eta, ondoren, arkitektura bakar batekin kudeatzea da teknologiaren muina. Erreaktore txiki-txiki batek eta zelula fotovoltaiko batek biltzen dute energia, eta, gero, AC/DC eta DC/DC bihurtzaileak dauzkan potentzia bikoitzeko kudeatzaile bakar batek kudeatzen du. Bestalde, elementu bakar batek kontrolatzen ditu bihurtzaile horiek, eta energia-maila optimoenetara egokitzen ditu bildutako energia-mailak, energia hori metatu, eta, gero, erabil dadin. Era berean, energia-kudeatzailean adimen artifizialeko teknikak sartu direnez, energiaren kudeaketa adimentsu eta igarlea egin daiteke energia kudeatzeko sistema bakarrerako.
Sistema horrek IIoT sistemak autoelikatzen ditu, bateriekiko mendekotasuna kentzeko eta beren bizitza modu mugagabean mantentzeko/luzatzeko xedez, inguruneko energiaren bilketa dualaren bidez.
Biltzarrari buruz
SPIE Commercial + Scientific Sensing and Imaging biltzarra da SPIE elkarteak (Optikaren eta Fotonikaren Nazioarteko Elkarteak) Estatu Batuetan, Europan eta Ozeano Barearen hegoaldean urtero antolatzen eta babesten dituen 25 foro tekniko handietako bat.
Ekitaldi horietan, sortzen ari diren teknologiak sustatzen dira, argian oinarritutako teknologietan aurrera egite aldera, informazioa trukatuz, etengabeko prestakuntza eginez eta jatorria patenteetan duten argitalpenak eginez.
Informazio gehiago
Informazio gehiago izateko, bisitatu ezazu ekitaldia SPIEren webean.