Industrial lubrikatzaileak monitorizatzeko online sentsore optikoak

Data 28-04-2017 IK4-TEKNIKER

Eneko Gorritxategi eta Edgar Martínez, Atten2, Advanced Monitoring Technologies-eko parte dira. IK4-TEKNIKERen spin-off bat da hori, eta makinetan eta industria-prozesuetan fluidoak eta lubrikatzaileak monitorizatzeko online sentsore optikoak garatzen eta ekoizten ditu.

 

Elkarrizketa honetan, 2012an sortutako ETE txiki hau, prestazio handiko produktuak eskaintzeko gai den enpresa bihurtzeko gakoak berrikusi dituzte; izan ere, Iberdrolaren eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTIren) arreta bereganatzera iritsi da, eta 2015etik Atten2-ko akziodunak dira.

1.- Atten2 2012an sortu zen, IK4-TEKNIKERen spin-off gisa, eta energiaren eta automobilgintzaren sektoreko hainbat multinazionalen arreta bereganatu du dagoeneko; merkatu erraldoi batean nabarmentzea lortu du. Non dago arrakastaren gakoa?

Fluidoak monitorizatzeko online sentsoreak duela gutxi agertu diren arren (duela 10-12 urte), sendotasun handiko, fidagarria eta errepikakorra den soluzio berritzailea garatzea lortu dugu.

Merkatuaren beharretara azkar egokitzea lortu dugu, goi-mailako bezeroen errekerimenduak soluzio funtzionaletan laburbilduz. Hein handi batean, IK4-TEKNIKERen laguntzari esker lortu dugu hori; izan ere, epeak nabarmen laburtzea ahalbidetu digute beraien egituren eta I+G arloan dituzten ezagutzengatik.

Gainera, Atten2-k merkatuaren hurbilpenaren inguruan hartu duen filosofia erabakigarria izan da. Bezeroarekin harremanetan hasten garenean, bere negozioak dituen beharrei handia jartzen diegu; bere core business-ari balioa eransteko moduak aztertzen dira, hortik aurrera, irtenbide bat aurkezten da.

2.- Gaur egun, Atten2-k, bi soluzio saltzen ditu: OilHealth eta OilWear. Zein da bi soluzio horiek merkatuan duten balio bereizlea?

Bezeroen makinen egoera zein den antzemateko eta makinaren fluidoen arabera, arriskuen ebaluazioa egiteko gaitasuna duten aparatuak dira; bi puntu hauetan oinarritzen da gure soluzioen balio bereizlea.


Teknikoki, lubrikatzaileen degradazio-maila zehaztasun handiz ematen duen sentsorea da OilHealth. Beste ekipo batzuen aldean, sentsore horren emaitzek errepikapen handia eskaintzen dute. Bestetik, gailua oso sentikorra da lubrikatzailearen egoeraren aldaketa txikien aurrean, eta ziurtasun handiz baiezta dezake zein den fluidoari geratzen zaion bizitza. Horretarako, lubrikatzaile bakoitzari egokitutako neurketa azkarra egitea ahalbidetzen duen teknologia optikoa erabiltzen du.

Beste alde batetik, makinen egoeraren analisia ahalbidetzen du OilWear gailuak, higadura-mailaren zuzeneko neurketa eginez. Higadura-partikulen kontzentrazioa neurtuz eta horien azterketa morfologikoa eginez eman dezake sentsoreak informazio hori. Horrela, hondatzearen arrazoia aztertzen du, neke-arazoak, mozketa-ahaleginen ondoriozko higadura, irristatzeak, korrosioa eta abar bezalako egoerak baztertuz. Errepikapenak eta zehaztasun handiak indartzen dituzte funtzionaltasun horiek guztiak.

OilWear-en antzerako sentsoreak dauden arren, honakoa bakarra da merkatuan. Ez dago honelako neurketa eta analisiak egiteko aukera ematen duen dispositiborik.

3.- Proiektua 2002an hasi zen, IK4-TEKNIKERen baitan, eta sentsoreen eta lubrifikazioaren arloan I+G eremuan hainbat urtez egindako lanaren uzta da. Nolakoa izan zen zentro teknologikoarekiko lankidetza, ideia sortu zenetik gauzatu zen arte?

Europako proiektu baten bidez sortu zen Atten2. Makinen monitorizazioan gero eta interes handiagoa zuen merkatuaren beharrak antzemateko eta proiektua ondo bideratzeko gai izan zen IK4-TEKNIKER, lan-eremu ezberdinak kudeatuz, sistema horiek lantzeko xedearekin.

Hala ere, ekipoak garatzeko eta industrializatzeko lan gogorra egin da. Lan guzti horretan, funtsezkoa izan da bezeroen beharrak hautematea, gero sistemetan ezartzeko.

Une honetan, IK4-TEKNIKERen garapen-gaitasunek bat egiten dute Atten2-ren beharrekin; beraz, I+D arloko jarduera bateratua oso ona da oraindik ere.

4.- Enpresak kapital zabalkuntza egin zuen 2015ean, eta Iberdrola Atten2-ren akziodun bihurtu zen. Zer dakar horrelako handitasuna duen multinazional bat hain ETE txiki batean egoteak?

Iberdrola Atten2-ren akzioduna izateak, hazten hasteko behar zen kapitala ekartzeaz gain, babesa eta sendotasuna eman dio enpresaren markaren irudiari. Enpresa multinazionalen ateak irekitzeko balio izan du Iberdrolak erakutsi duen konfiantzak; izan ere, Iberdrolaren partaidetzarik gabe, oso zaila izango litzateke enpresa horietara iristea.

Aldi berean, Iberdrolak, bere negozio-unitate ezberdinen barruan, balidazio-prozesuak egiteko aukera eman digu. Prozesu hauetan, aurrera egite honek, mundu mailako fluidoen sentsoreen merkatuan buru diren enpresen barruan kokatzeko aukera izango du gure markak.

Negozioa egiteko aukeraz gain, energiaren sektorearen inguruko ikasketa- eta ezagutza-iturria da guretzat.

5.- Enpresak oso hazkunde jaio zenetik, duela hiru urte hain zuzen ere; Gaur egun, Txinako, EEBBetako, Koreako, Italiako, eta Australiako merkatuetara iritsi da. Nolakoa da egoera, eta zeintzuk dira epe laburrerako/ertainerako xedeak?

Epe laburrerako/ertainerako xedea ohiko energien, haize-energiaren, automobilgintzaren edo ekipo-ondasunen sektore garrantzitsuetan finkatzea da.

Beste alde batetik, Atten2-k, merkatuaren etorkizuna, gertatzen ari den eraldaketa digitalean eta informazioaren balioan dagoela uste du.

Honen ondorioz, gure balio-proposamena egokitzen ari gara, merkatuko nahiekin eta beharrekin bat egiteko.

6.- Atten2 merkatu berrietara sartzea pentsatzen hasi da jada; hala nola, nekazaritzako elikagaien merkatura. Nola ikusten duzu sektore horretarako jauzia?

Bai nekazaritzako elikagaien sektoreak, bai bioteknologiaren sektoreak modu naturalean egiten dute bat Atten2-k eskaintzen dituen teknologiekin eta garapen berriekin. Oso merkatu interesgarriak dira, eta epe ertainean/luzean jorratzea espero dugu; hala ere, enpresa gaztea gara, eta etapak sendotu behar ditugu, pausoz pauso.