IoT Week 2018, Gauzen Interneti buruzko astea
IoT Week biltzarra Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da ekainaren 4tik 8ra bitarte, eta Gauzen Interneten esparruan sortu diren azken joerak aztertuko ditu.
Adimen artifiziala, Big Data edota 4.0 Industria izango dira IoT Week biltzarrean aztertuko diren gai nagusietako batzuk, eta aurten Bizkaiko hiriburuan egingo da, “Where the experts meet, and the future is crafted” esloganarekin.
Biltzarrak aukera emango du IoT teknologiak ekonomiarako esparru estrategikoetan izan dituen hobekuntzak eta azken joerak ezagutu nahi dituzten sektoreko eragileen arteko aliantzak sortzeko eta sendotzeko.
Aurtengo edizioko gai nagusiak honako hauek izango dira:
- IoT eta garapenaren arloko ikerketa berriak
- IoT eta Big Data
- 5G Konbergentzia
- Smart Cities
- Adimen artifiziala
- Datuen babesa eta segurtasuna
- IoT merkatuak eta negozio-eredu berriak
- Elikadura-segurtasuna eta adimena lehen sektorean
- Fabrikazio aurreratua
Biltzarraren inaugurazio-saioan IoT-ari buruzko Goi Bilera Orokorra egingo da, IEEE-k sustatua eta IoT-aren esparruko azken berrikuntzei buruzko zientzia-artikuluak aurkezteko eta hautatzeko sortua. Hurrengo egunetan, ekitaldiko gaietan oinarritutako hitzaldiak, mintzaldiak eta askotariko jarduerak egingo dira.
Era berean, lan-metodologiak bizkortzeko IoT erabiltzen duten startup-en adibide praktikoak ezagutuko dira eta workshop-ak eta bilera pribatuak egingo dira.
Informazio gehiago
Internet of Things Week biltzarra Europako hainbat herrialdetan egin den ekitaldia da eta Bilbon egingo den horretan izena emateko, ekitaldiaren webgunearen bitartez egin daiteke.