Pedro Sánchez PSOEren idazkari nagusiaren bisita jasoko du bihar IK4-TEKNIKER-ek
Burukide sozialista zentro teknologikoaren instalazioetara etorriko da bisitan I+Gk Euskadiko enpresa-sarean duen eginkizuna ezagutzeko. Pedro Sánchezek berrikuntzak eta haren aplikazioek Europako industrian dituzten erronkei buruz hitz egingo du IK4-TEKNIKERen arduradunekin.
IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak Pedro Sánchez PSOEren idazkari nagusiaren bisita jasoko du bihar. Eibarko Udalaren eskutik joango da zentrora eta erakundearen arduradunekin hitz egingo du Europako industriaren lehiakortasuna areagotzeko I+Gk duen zereginari buruz eta Euskadin teknologia enpresa-sarera tranferitzeko ereduari buruz.
Portugalete herri bizkaitarretik etorriko da Sánchez Eibarrera, eta zentro teknologikoa ezagutuko du Idoia Mendia euskal sozialisten idazkari nagusiarekin, Iñaki Arriola Gipuzkoako partiduko burukidearekin eta Miguel de los Toyos armaginen alkatearekin.
Espainiako Gobernuko presidentegai sozialistari Alex Bengoa IK4-TEKNIKEReko zuzendari nagusiak egingo dio harrera; teknologia-bikaintasuneko zentroko azken belaunaldiko laborategiak eta ekipamenduak ezagutuko ditu, eta une honetan martxan dauden proiektuen arduradunekin hitz egiteko aukera izango du.