UPV/EHUk, IK4-TEKNIKERek eta ULMAk lehen saria lortu dute European Robotics Challenges-en

Data 05-07-2017 IK4-TEKNIKER Tags Automatizazioa eta robotica industriala .

Erronka gisa, banaketa zentroetan eskariak prestatzeko elkarlaneko robot baten prototipoa garatu behar izan dute.

UPV/EHUk, IK4-TEKNIKERek eta ULMAk eginiko proiektua hautatu dute Europako EUROC (European Robotics Challenges) proiektuan jorratu ziren erronketako batera aurkezturiko 15 proiektuen artean. Are gehiago, garaile atera da bere erronkan, eta “FLECOOP: Sistema flexible de picking unitario en entornos colaborativos para la preparación de pedidos en centros de distribución” proiektuko partzuergorik onena izendatu dute. Partzuergoak lankidetzarako beste espazio bat sortu du 4.0 Industriaren testuinguru berrian, lan inguruneetako oztopoak kenduz. UPV/EHUk robotikaren eta sistema autonomoen alorreko RSAIT ikertaldearen bidez parte hartu du; taldea Informatika Fakultatekoa da, eta Elena Lazkano irakasleak zuzentzen du. IK4-TEKNIKERek, bestalde, bere ezagutza erantsi guztia baliatu du automatizazioko eta robotikako bere soluzioan, oinarri hartuta, alde batetik, orain arte landutako esperientzia eta, bestetik, bisioarekin, manipulazio mugikorrarekin eta segurasunarekin lotutako teknologien arlok ikerketa.

 

PDF deskarga