Aerosorgailuen pala handiak mekanizatzeko eta zulatzeko zentroa
Irtenbide automatizatuak haize-sorgailuen muntaketa-lineetan, arreta berezia jarriz neurri handiagoko palen ekoizpenari, energia-bilketa areagotzeko.
75 metro arteko aerosorgailu-palak zehaztasun handiz mekanizatzeko denbora murrizten duen makina diseinatu eta garatu dute JATORMANek eta Tekniker-ek.
Tamaina handiko palek (60 metrotik gorako luzera eta 4 metro arteko barne-diametroa dituztenek) zaildu egiten dutela horiek manipulatzea eta zehaztasunez fabrikatzea.
Erronka horri aurre egiteko, JATORMAN enpresa nafarrak (zama eta dimentsio handiak mugitzeko, lekualdatzeko eta iraultzeko manipulazioetan aditua denak) eta Tekniker zentro teknologikoak elkarrekin jardun dute irtenbide baten garapenean, aerosorgailu-palak mekanizatzeko eta zulatzeko makina berritzaile bat diseinatzeko eta fabrikatzeko xedea duen irtenbide bat garatzeko orduan.
Azkartasunagatik, moldakortasunagatik eta hainbat neurritako elementuei egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen da irtenbide hori. Zentzu horretan, 75 metro arteko luzera eta 4,2 metroko kanpo-diametroa dituzten piezak mekanizatzeko gai da ekipoa, egungo zehaztasuna %40an gainditzen duen zehaztasunarekin eta modu guztiz automatizatuan. Beste alde batetik, mekanizazio-denboretan murrizketa nabarmenak lortu dira, eta egungo denborak %60 arte murriztu.