Teknikerrek I+Gko erreferente dela berretsi du, sektore estrategikoetan hitzarmen berriak eginda
AVS, BIOLAN, Giroa, NBI taldea eta erakunde laguntzaile gisa berritu duen MAIER dira Teknikerrekin hitzarmen berriak sinatu dituzten konpainiak. Hala, zentro teknologikoak sendotu egin du euskal industria-sareko enpresekin duen harremana, eta hainbat sektoretarako transferentzia bultzatzen du teknologia aurreratuenarekin.