Automobilgintzako kontrol-unitateen garapena

Helburua

Autorako ECUak (Electronic Control Unitsgaratzea.

Emaitzak

Batetik, ibilgailu elektrikoaren komunikazioak kudeatzeko nodo zentral bat, eta, bestetik, ibilgailu elektrikoaren aurreko eta atzeko elementu guztiak kudeatzeko bi ECU (Electronic Control Units) garatzea.

Automobilgintzako kontrol-unitateen garapena

Proiektu honetan, automobilgintzako kontrol-unitateak garatu dira.

Zehazki, Tekniker-ek autoaren komunikazioak kudeatzeko nodo zentral bat garatu du. Nodo horrek —Gateway ere deitzen zaio— aukera ematen du komunikazio-bus guztien artean (Power train, Body, BMS, Infotainment…) informazioa lotzeko eta bidaltzeko, autoaren ECU guztien elikadurak kudeatzen ditu, eta beste funtzio batzuk ere betetzen ditu, hala nola ibilgailurako sarrera kudeatzea eta ibilgailuaren tolesketa kontrolatzea.

Garapen nagusi horretaz gain, Tekniker beste bi ECU garatzeaz ere arduratzen da: ECU Front eta ECU Rear izenekoak; horiek autoaren aurreko eta atzeko elementu guztiak kudeatzeaz arduratzen dira.