Azpiegiturak
Energia-efizientzia
Segurtasuna eta mugikortasuna
Teknikerrek azpiegituren sektorerako duen eskaintza arlo hauetan multzokatu daiteke:
ENERGIA-EFIZIENTZIA
- Instalazioak monitorizatzeko, kontrolatzeko eta horien kudeaketa efizientea egiteko teknologiaren garapena, gutxieneko kostuarekin baldintza erosoak ziurtatzeko xedez; batez ere, erabilera tertziarioko eraikinetan.
- Hotza eta beroa banatzeko sareen modelatua eta kontrola, barruti-mailako bero-sareen optimizazioa garatzeko (district heating).
- Energia berriztagarriaren sorkuntza txertatzea eraikinetan eta energia metatzeko sistemetan.
- Estaldura multifuntzionalak, propietate estetikoak edota energetikoak emateko; hala nola, autogarbitzaileak, islen aurkakoak eta igorpen gutxikoak.
- Material berrien diseinua, printzipio aktiboak (adibidez, fase-aldaketako materialak -PCM, Phase Change Material-) sakabanatuz edo kapsulatuz, eraikinen energia-efizientzia hobetzeko.
SEGURTASUNA Y MUGIKORTASUNA
- Datuen sentsorizazioa, ikuskapena eta tratamendua, larrialdi-egoeretan azpiegitura handien edukiera eta ebakuazioa kontrolatzeko (esaterako, futbol-estadioak, metro-geralekuak...).
- Sentsorizazioa, informazioaren kudeaketa eta datuen azterketa, hirien jokaera aurreikusi eta, horrela, hiri adimendunen edo smart cities deiturikoen aurrerapenari laguntzeko, herritarrentzako azpiegitura hobeak sortze aldera.