ISEM 2018 biltzarraren babeslea izan nahi duzu?
ISEM 2018 hemeretzigarren biltzarra, zeina EDMn (elektrohigaduran) eta ECMn (mekanizazio elektrokimikoan) oinarritutako teknologiei buruzkoa den, sektoreko enpresen eta erakundeen topagunea izango da.
Apirilaren 23an eta 27an, UPV/EHUko Bizkaia aretoak Bilbon hartuko du “CIRP Conference on Electro Physical and Chemical Machining” ISEM biltzarraren XIX. edizioa.
Ezohiko fabrikazio-prozesuei dagokienez, mundu-mailako biltzar ospetsuenetakoa da hori. Bada, biltzarraren ikuspegia EDMn (elektrohigaduran) eta ECMn (mekanizazio elektrokimikoan) oinarritutako teknologietan zentratu bada ere, urteak dira beste prozesu batzuk sartzen dituela (hala nola, ur-txorrotaren bidezko mekanizazioa edo laser-teknologia).
Hori dela-eta, biltzarrak aukera bikaina eskaintzen du sektoreko enpresen jarduerak hedatzeko eta beren produktu eta zerbitzuak publiko espezializatuari zuzenean erakusteko, biltzarra babestuz.
Biltzarraren antolakuntzak babesa emateko modalitate hauek prestatu ditu:
Gold Sponsorship
- Hiru inskripzio doan
- Konpainiaren logoa egitarauan, biltzarraren webean eta biltzarraren bideo ofizialean sartzea
- Banner-ak bilera-geletako pantailetan (ponentzien aurretik)
- Poster korporatiboei bideratutako eremu bat (bilera-gela guztietan eta harrera-gunean)
- Biltzarraren poltsan publizitatea duen materiala sartzeko aukera
- %20ko deskontua stand batean
Silver Sponsorship
- Bi inskripzio doan
- Konpainiaren logoa egitarauan, biltzarraren webean eta biltzarraren bideo ofizialean sartzea
- Banner-ak bilera-geletako pantailetan (ponentzien aurretik)
- Biltzarraren poltsan publizitatea duen materiala sartzeko aukera
- eko deskontua stand batean
Bronze Sponsorship
- Inskripzio bat doan
- Konpainiaren logoa egitarauan, biltzarraren webean eta biltzarraren bideo ofizialean sartzea
Babesletza-aukerei eta -baldintzei eta ISEM biltzarrari buruzko informazio gehiago edukitzeko, babesletzen atala bisitatu daiteke biltzarraren webean.