Berrikuntzak begien kirurgian
Ba al zenekien IK4-TEKNIKERek begien kirurgien arriskuak murrizten dituen gailua diseinatu duela?
Egun egiten diren kataraten ebakuntzak kornean ebaki txiki batekin egiten dira.
Zulo horretatik katarata eragiten duten kristalinoko elementu opakuak ateratzen dira, eta begiaren atzeko zaku kapsularrean jartzen den begi barruko lente bat jartzen da haien ordez.
Baina zenbait gaixok ez dute hori egiteko bezainbesteko sendotasuna duen zaku kapsularrik, ezta lenteari eusteko beharrezkoa den egonkortasun nahikorik.
Egoera horretan dauden gaixoentzako badira beste aukera batzuk, haptikak dituzten lenteak erabiltzea, esaterako (lentea begira itsasten duten filamentu modukoak dituztenak). Baina ebakuntza hori egiteko medikuen taldea oso trebezia handia izan behar du eta arrisku nabarmenak ditu gaixoen ikusmenarentzat.
Erretinan eta begiaren beste geruzetan minak saihesteko, IK4-TEKNIKERek material biobateragarriz egindako gailu bat garatu du, haptikak dituzten lenteak errazago sartzeko eta luxazioak, hausturak edo ebakuntzak dituen gainerako arriskuak saihesteko.
Gailua kornearen ebakitik sartzen da eta begiaren sulkusetik irteten da. Horrela, begi barruko lentearen filamentuek egin behar duten bidea adieraziz, eta ebakuntzan parte hartzen duten zirujauen lana errazten dute.
Gailua oso lagungarria da, medikuen urduritasuna murriztu eta kirurgia askoz ere azkarrago eta modu seguruagoan egitea ahalbidetzen du.
Zentro teknologikoak otsailean erregistratu zuen eremu biosanitarioarentzat garatutako produktu honen europar patentea Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan.