BIEMH azokak industria eta barne merkatua berreskuratzen lagunduko du
17-05-2016
IK4-TEKNIKER
Azokaren edizio hau 2008tik egin den handiena izango da.
Hasteko egun gutxi falta direla, BIEMH azokaren berrikuntzaz josiriko edizio berria espero da, eta makina-erremintaren arloko industriaren parte-hartze handia egongo da.
Azoka sasoi betean iritsi da 29. ediziora, eta horren seinale dira aurtengo zifrak. BECeko erakusketa-edukiera ia osorik beteko dute 2.500 produktu baino gehiagok, jardunean egongo diren 1.000 makina baino gehiagok eta 280 berrikuntza baino gehiagok, eta, beraz, 2008tik egin den ediziorik handiena izango da honakoa.
IK4-TEKNIKERek, beste behin ere, erakusketari gisa hartuko du parte 1. pabilioiko B19-C20 standean.