Birus-kontrako gainazaletarako hurbilketa teknologiko berriak
Birusa deuseztatzeko gai diren materialez egindako gainazalak edukitzea, birusak gainazalaren gainean duen iraupen aktiboa ahalik eta txikiena izatea edota, transmisioa saiheste aldera, gainazala errazago garbitu ahal izatea dira Teknikerrek aurrez aurre dituen erronketako batzuk.
Tekniker zentro teknologikoak eskarmentu handia dauka bakterio-kontrako gainazal higieniko eta biozidak fabrikatu eta karakterizatzeko orduan. Bada, gainazal horiek hautagai ezin hobeak izan litezke egokitzeko eta COVID-19 gaitzaren kontrako borrokan lagundu eta babestuko duten birus-kontrako gainazalak sortzeko. Borja Coto Gainazal Multifuntzionalen Soluzioen koordinatzaileak eta Ruth Diez Teknikerreko Teknologia Transferentziako kudeatzaileak elkarrizketa honetan azaldu digute.
Deskarga ezazu elkarrizketa osoa.