BRTA sariak: Borja Pozo, bere proiekzio ikertzaileagatik saritua
Pozo Teknikerreko sektore espazialaren koordinatzailea da eta etorkizuneko misioetarako teknologia espazialaren garapenean lan egiten du.
BRTAk Teknikerreko Borja Pozo Larrocha ikertzailearen lana aitortu du, Proiekzio Ikertzailea sarituz, "orain arte egindako lanagatik eta ikerketa arloan etorkizun oparoa izateagatik".
Borja Pozok Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan egindako ekitaldi batean jaso du saria. Ekitaldian parte hartu dute Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak eta Rikardo Bueno Zabalo BRTA aliantzaren zuzendari nagusiak.
Borja Pozo Teknikerreko sektore espazialaren koordinatzailea da eta etorkizuneko misioetarako teknologia espazialaren garapenean lan egiten du. «Marterako edo Ilargirako teknologiak garapen berezia eskatzen du eta, hori hemen egitea, Teknikerren egitea, oso motibagarria da guretzat», adierazi du ikertzaileak.
Sari horiek BRTA aliantzaren zentroetan teknologia ikertzen, garatzen eta transferitzen ahaleginak egiten dituzten pertsonen lana aitortzeko, balioesteko eta suspertzeko balio dute.
Proiekzio Ikertzailea kategorian, Borja Pozorekin batera Amaia González Garrido (Tecnalia) eta Roberto Viola (Vicomtech) saritu dituzte.
Ibilbidea kategorian hiru aitortza egin dira. Elena Palomo del Barrio (CIC energiGUNE), Artzai Picon Ruiz (Tecnalia) eta Javier Del Ser Lorente (Tecnalia) izan dira sarituak, BRTA aliantzako zentroetan egindako ibilbide luze eta emankorragatik.
Iñigo Urkullu Lehendakariak eman dio amaiera sari-banaketako ekitaldiari.