Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Euskadiko industriak zituen erronkei aurre egiteko eta teknologiaren ikerkuntza eta garapenaren arloan nazioarteko enpresa handienekin lehiatzeko sortu zen. Aliantza handi hau euskal ikerkuntza Europara eta munduko beste hainbat lekutara eramateko baliabide aitzindari bilakatu da.
BRTA 16 zentro teknologikok (Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech-ek) eta elkarlaneko ikerketa-zentrok (CIC bioGUNE, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE), Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek eta SPRI Taldeak sinatutako elkarlan-hitzarmen baten bidez sortu zen.