Business Intelligence soluzioak ETEetarako

Data 27-10-2021 Tekniker

4.0 Industria Urola Kostan: Business Intelligence”, Urola Kosta Udal Elkarteak sustatutako ekimena da eta Teknikerrek bertan parte hartu du, Urola Kosta eskualdeko enpresa txiki eta ertainei aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko Business Intelligencen oinarrituta.

Gero eta enpresa gehiagok behar dute, beren tamaina eta sektorea alde batera utzita, datuak aztertzeko estrategiak eta tresnak aplikatzea erabakiak hartzeko prozesuak indartzeko.

Business Intelligence (BI), jasotako datuak aztertuz, enpresa bati informazioa sortzen laguntzen dioten erreminta-multzo batean oinarritutako prozesua da, enpresaren prozesuak eta egoera hobeto ezagutzeko eta, ondorioz, erabakiak hobeki hartzeko.

Testuinguru horretan sortu da “4.0 Industria Urola Kostan: Business Intelligence”, Urola Kosta Udal Elkarteak sustatutako ekimena da. Ekimen horren bidez, Urola Kosta eskualdeko enpresa txiki eta ertainei aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua eskaini nahi izan die 4.0 Industriaren arloan.

Tekniker Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kide da. Erakunde horrek ezagutza handia du datuen analisian eta Business Intelligence deiturikoan, eta proiektuan parte hartu du beste lau industria-enpresarekin batera, enpresa bakoitzerako erabilera pertsonalizatuko kasu bat egiten.

Erabilera-kasuak garatzeko Microsoft Power Bi tresna erabili da. Enpresek, besteak beste, honako hauek aztertu ahal izan dituzte: bezeroekiko proiektuen errentagarritasuna, eskaintzak egiteko ahaleginaren inbertsio-itzuleraren balorazioa, proiektuak gauzatzeko faseetan desbideratzeak atzematea edo produktibitate-txosten eguneratuak izatea, eremu horietan erabakiak hartzen laguntzeko.

Ekimen honetan enpresek lortutako ezagutza lehen urratsa da Business Intelligence-k eskaintzen dituen aukerak eta horrelako inplementazio batek dituen ondorioak ulertzeko. Halaber Business Intelligence (BI) inplementatzeko plan bat zehaztu da enpresa bakoitzerako.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Industria 4.0 ereduko Lurralde Garapenerako Programa"-ren deialdiaren barruan finantzatu da.