Dehon taldeak bisita egingo dio IK4-TEKNIKERi
Dehon taldeak IK4-TEKNIKERen instalazioak bisitatuko ditu, enpresaren eta zentro teknologikoaren artean etorkizunera begirako lankidetzak eta enpresa-akordioak egiteko oinarriak finkatze asmoz.
Azaroaren 14an, IK4-TEKNIKERek Dehon taldearen bisita jasoko du, taldeak hurbiletik ezagut dezan zentro teknologikoak garatzen duen jarduera.
Dehon taldea 1874an sorturiko familia-enpresa da. Bada, gas hozgarriak ontziratzen eta garraiatzen hasi zen, eta, gaur egun, hiru sektoretan dago espezializatuta: hozketa, aire girotua eta beroketa (Climalife); autoetan mantentze-lanak egiteko produktuak (SMB Auto) eta goi-mailako teknologia erabiltzen duten industrietarako produktu kimikoak, eraginkortasun handikoak (Inventec).
Zentro teknologikoak denbora darama Inventec-ekin lankidetzan, zentroak ematen dituen garbiketa teknikoko zerbitzuen inguruan, eta, beste jaduera batzuen artean, elkarrekin aritzen dira jardunaldi teknikoetan.
Orain, etengabeko elkarlanean aritzeko premia ikusi du Dehon taldeak, eta zentro teknologikoak enpresari eskaintzen dizkion zerbitzuak areagotu nahi ditu.