Dream painter, instalazio robotiko interaktiboa
Dream painter publikoaren ametsak pintura kolektibo bihurtzen duen instalazio robotiko interaktiboa da.
Teknikerrek eta Tabakalerak gizakien eta roboten arteko elkarreragin emozionala aztertzeko ekimen bat garatzen elkarrekin lan egin dute, enpresetan robotika kolaboratiboan inpaktua sortzeko eta Euskadin egindako ikerketa-lana gizarteratzeko.
Proiektuak Dream painter izena darama, eta Medialab eta Teknikerrek berrikuntza-robotika arloan egindako lanari esker gauzatu da, Varvara&Mar artista bikotearen partaidetzarekin.
Robot industrial bat integratzen duen instalazioa da, non bisitariek beren ametsak kontatzen dizkioten eta, ondoren, horien interpretazioan oinarritutako horma-irudi bat "pintatzen" du.
Lanak hainbat zati ditu: interakzio-estazioa, robot pintorea eta ahoz esandakoa mihisearen gainean arte bihurtzen duen kodifikazio sortzailea.
Proiektua gaur aurkeztuko da Tabakaleran eta 2022ko urtarrilaren 9ra arte egongo da zabalik.