Ebakuazio probak Realaren estadioan

Data 07-12-2015 IK4-TEKNIKER

Europako eVACUATE proiektuaren testuinguruan, Realaren futbol estadioan bi ebakuazio simulakro egin ziren, bideoko analisien algoritmoak balioztatzeko irudiak lortzeko helburuarekin.

eVACUATE europar proiektuaren helburua larrialdietako ebakuazioen funtzionamendua hobeto ulertzea eta egoera kritikoetan logistika prestatzeko eta erabakiak hartzeko sistema seguruagoak ematea da, eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoa proiektuaren parte da eta, atzo, lehendabiziko ebakuazio ariketak egin zituen Realaren futbol estadioan.

Simulakroen helburua

Simulakroen helburua zen gertakariak detektatzeko algoritmoak probatzea eta balioztatzea, proiektuaren giltzarria hori baita, horretarako bideoaren analisia denbora errealean eginez.

Gertakarien detekzioa, zehazki, puntu kritikoa da gertakarien kudeaketa orokorrean, azkar erreakzionatu ahal izateko eta, ondorioz, ebakuazio ezin hobea lortzeko.

Probatu diren algoritmoek hainbat neurri parametrizatzen dituzte, hala nola mugimendu arraroak edo adierazpen keinuak, besteak beste, eta adierazle moduan erabiltzen dira gertakari horiek automatikoki detektatu ahal izateko eta, ondoren, segurtasuneko arduradunei jakinarazteko, haiek ondorioz jardun dezaten.

Atzo egin ziren ebakuazio ariketetan pertsonen gaineko hainbat bideo grabatu ziren, teknologia altuko kamerekin (kamera termikoak eta hiper-espektralak), zeinetan ebakuazioko hainbat egoera erreal agertzen ziren ingurune erreal batean, gertakariak detektatzeko algoritmoak balioztatzeko eta hobetzeko.

Simulakroak

Simulakroak Realak eta Eibarrek jokatu beharreko partidaren aurretik eta ondoren egin ziren, jardunaldiaren erritmo normala ez aldatzeko.

Lehenengo simulakroa Realak aldizka egiten dituen ebakuazio ariketen barruan planifikatu zen, bere langileen prestakuntza eta trebakuntza moduan, goizeko 8etatik 10etara egin zen, eta 80 pertsona inguruk parte hartu zuten, klubeko langileen, SABICOko segurtasun agenteen eta Ertzaintzako agenteen artean.

Bigarren simulakroa, berriz, proiektuaren ikertzaileek antolatu zuten, 143:30etik 17:30era egin zen, eta 40 pertsona inguruk parte hartu zuten proiektuko bertako ikertzaileen (Southamptoneko Unibertsitatea, el Instituto de Comunicaciones de la Universidad de Atenasko Unibertsitateko Komunikazioetarako Institutua, Dresdeko Unibertsitate Teknikoa, Crowd Dynamics, Diginext, HKV eta IK4-TEKNIKER) eta boluntarioen artean. Simulakroan futbol zelai batean gerta litezkeen eta ebakuazio bat eragin lezaketen hainbat egoera anomalo errepresentatu ziren.

Ariketa horien berdinak egin ziren orain dela gutxi Atenasko Aireportuko terminal batean, bera delarik bazkideetako bat eta proiektuaren azken proba pilotuen hartzailea. Horrenbestez, proba pilotu errealak 2016ko irailean egingo dira Realaren futbol estadioan, Bilboko Metroan, Atenasko Aireportuan eta oraintxe bertan eraikitzen ari diren munduko kruzero handienetako batean.


This project has received funding from the European Union’s Seventh Framework Programme for research, technological development and demonstration under grant agreement no 313161.