EIROS proiektuaren partzuergoa IK4-TEKNIKERen bildu da
Konpositezko material auto-konpontzaileen ingurukoa da EIROS proiektua, higaduraren eta izotzaren aurkakoak izanik material horiek. Bada, EIROS europar proiektuaren bilera IK4-TEKNIKERen instalazioetan antolatu da.
Konpositezko material auto-konpontzaile berriak garatzea, higaduraren eta izotzaren aurkakoak izanik material horiek, sektore eolikorako, sektore aeronautikorako eta automobilgintzarako. Horixe da EIROS europar proiektuak duen xedea. Horizon 2020 programaren ekimena da, eta bertan hartzen du parte IK4-TEKNIKERek.
2016ko martxoan abiarazi zen proiektua, eta bilera antolatu da irailaren 21erako eta 22rako, zentro teknologikoaren instalazioetan, orain arte egindako ikerketak partekatzeko eta hurrengo urratsak ezartzeko asmoz.
Euskal zentro teknologikoaren partaidetza dauka proiektuak, aipatu sektoreetako enpresa nabarmenekin batera, eta honako hauek ikertzen ditu: nanokapsula-nanopartikulen garapena eta horien funtzionalizazioa izotzaren eta higaduraren aurkako aplikazioetarako eta aplikazio auto-konpontzaileetarako, erretxina-infusioen prozesuaren modelizazioa eta optimizazioa, bai eta garatutako materialen azaleko zein egiturazko ezaugarritzea eta kapsulen nahiz nanopartikulen sintesi- eta funtzionalizazio-prozesuaren eskala-faktorea ere. Hori guzti hori aerosorgailuen paletan, tanga kriogenikoetan eta automobilgintzako osagaietan aplikatzeko.