Energiarako materialak
TEKNIKERek material aurreratu berriak eta fabrikazio-prozesu eraginkorrak garatzen ditu energia biltegiratzeko eta bihurtzeko sistemetarako, eta irtenbide ezberdinak eskaintzen ditu, laborategian eskalan eginiko garapenarekin hasi eta prozesua eta/edo produktua bezeroaren instalazioetan industrializatzeraino.
Hauek dira ikerkuntzarako eta garapenerako eremu nagusiak:
1- Materialak fase-aldaketarekin (PCM) matrize inorganikoen gainean, biltegiratze termikorako ahalmenarekin, hainbat aplikaziotan erabiltzeko (garraioa, eraikuntza edo automobilgintza, esaterako).
- Euskarri porotsuekin (komertzialak edo sol-gel bidez neurrira diseinatuak) eta PCM organikoekin eta in-organikoekin eratutako materialak garatzea.
- Kapsulazio-bideak garatzea sol-gel teknologiaren bidez, PCM organikoak eta inorganikoak in-situ kapsulatzeko.
2- Geruza meheko eguzki-zelulak,eguzki-energia bihurtzeko eraginkortasun handia duten substratu-mota ezberdinen gainean, eta fabrikazio-prozesu lehiakorrekin:
- Xurgagailu fotovoltaiko berriak garatzea, kalkopiritan oinarrituta
- Aurrealdean kontaktu gardenak eta atzealdean kontaktu metalikoak garatzea eguzki-zelula mota guztietarako.
- Buffer geruzak garatzea (n motako erdieroalea)
3- Estaldura funtzionalak eguzki-kolektore termikoetarako, elektrizitatea sortzeko planten errendimendua areagotze aldera:
- Estaldura selektiboak garatzea xurgatze-gaitasun handia eta emisibitate txikia dituzten altzairuzko hodietan.
- Islapen handiko ispiluak garatzea
4- Estaldura funtzionalak erregai-piletarako eta elektrolizadoreetarako:
- Korrosioaren kontrako erresistentzia handia duten estaldurak garatzea xafla bipolarretarako.
- Nanopartikuletan oinarritutako katalizatzaileak garatzea.
5- Estaldura funtzional aurreratuak:
- Gainazal auto-garbitzaileak
- Gainazal biozidak
- Anti fouling gainazalak
6- Nanogehigarriak dituzten materialak:
- Nanofluido bero-eroaleak (HTF)
- Gatz urtuak biltegiratze termikorako
- PCMetan oinarritutako slurry-ak