Enpresa-lankidetza, teknologiaren garapenari laguntzeko
IK4-TEKNIKERek Erakunde Kolaboratzaileen irudiaren aldeko apustua egiten du euskal industriaren ehundura eta horren garapen teknologikoa sustatzeko orduan.
Geroz eta teknologikoagoa eta lehiakorragoa den agertoki honetan, non I+G+b elementu giltzarria den industriaren bideragarritasunari dagokionez, garrantzi berezia eskuratzen dute zentro teknologikoen eta enpresen arteko harremanek.
Testuinguru horretan, IK4-TEKNIKERek I+G-ko estrategiak definitzen laguntzen die enpresei. Agente aditu gisa jarduten du, bere ezagutzak transmitituz, enpresek teknologiaren arloan maila ematen jarrai dezaten gero eta lehiakorragoa den ingurunean.
Zentro teknologikoak, gaur egun, 24 enpresa hauek dauzka kolaboratzaileen programari atxikita: Aernnova, Alfa, Doimak, Egile, Etxe-tar, Fagor Automation, Siemens Gamesa, Goialde, Goizper, Ibermática, iLine, Jaureguizar, Juaristi Kutxabank, Lazpiur, Maher Holding, Maier, Masermic, Ojmar, ONA, Pasaban, Ulma Handling Systems, Zayer eta Zigor.
Halaber, euskal zentroak ematen dizkien abantaila batzuk eskuratzen dituzte erakunde horiek; hala nola, zentroaren instalazioak lehentasunez erabili ahal izatea, komunikazioari eta markari lotutako onurak edukitzea eta hirugarrenekiko harremanetan laguntza estrategikoa izatea.
Erakunde Kolaboratzaileen Eguna
Era berean, urtero eta otsailean, IK4-TEKNIKERek Erakunde Kolaboratzaileen Eguna ospatzen du bere instalazioetan; aurten, otsailaren 1ean izango da.
Zentro teknologikoak hainbat urte daramatza ekitaldi hori antolatzen, 24 erakunde kolaboratzaileekin zentro teknologikoaren egungo eta etorkizuneko egoera partekatzeko xedez, bai eta berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten gaien inguruan eztabaidatzeko eta denboran egonkorra izango den lankidetza sustatzeko xedez ere.
Jardunaldiaren egitaraua
IK4-TEKNIKERek 2018an egindako jarduerari eta 2019ko kudeaketa-planari buruzko aurkezpen batekin hasiko da eguna. Ondoren, zentroak 2019an ezarri nahi dituen zenbait ekimenen berri emango da.
Jardunaldia lunch batekin amaituko da, zentro teknologikoaren instalazioetan.