Erabilera klinikorako aho-babesle bat garatu da
Medikuntzaren sektoreko patente batetik abiatuta produktua industrializatzea.
Erabilera klinikorako prototipo funtzional bat garatu da, sedazioaren edo anestesia orokorraren eraginpean ahoan egiten diren azterketen eta ebakuntzen ondoriozko arazo nagusiak dauzkaten pazienteen hortzak eta ezpainak babesten dituena.
Madrileko Gregorio Marañon Ospitalearen jabetzapeko patente batetik abiatuta, prototipo funtzional bat garatzea eskatu zen, ondoren industrializa zedin.
Horri begira, Tekniker-ek, ospitaleko anestesista-taldeko medikuekin eta asmatzaileekin elkarlanean, aho-babesle bat berdiseinatu eta fabrikatu du, irizpide funtzionalak eta industrializazio-irizpideak aintzat hartuta. Bada, prototipo azkarreko teknikak erabiliz fabrikatu ditu aho-babesleak.
Prototipoa egiteko, 3Dn inprimatzeko hainbat teknologia erabili dira, moldakorrak eta lehiakorrak baitira geometria konplexuak fabrikatzeko orduan, eta, bestetik, erabilera sanitariorako ziurtatuta dauden materialak erabili dira. Aurreikuspenen arabera, amaierako geometria zehazten denean, plastikozko injekzio bidezko modelaketaren bidez industrializatu eta fabrikatuko da gailua.
Lankidetzaren ondorioz, prototipo funtzionalak eskuratzeaz gain, lehenengo kontaktuak egin dira enpresarekin, eta, azkenik, prototipoa ustiatzeko lizentzia-akordioak sinatu ditu horrek.