Erakunde Kolaboratzaileen Egunaren bosgarren edizioa
Teknikerrek beste urte batez bilduko ditu erakunde kolaboratzaileak bere instalazioetan, zentro teknologikoak 2019an egindako jarduera eta etorkizunera begirako planak partekatzeko asmoz.
Zentro teknologikoaren eta enpresen arteko harremanak gero eta sendoagoak dira, mundu-mailako merkatu lehiakor honetan besteengandik bereizteko elementu giltzarria baita berrikuntza teknologikoa.
Testuinguru horretan, Teknikerrek Erakunde Kolaboratzaileen Egunaren bosgarren edizioa antolatu du urtarrilaren 31rako, programa horri atxikitako enpresekin zentroaren gaur egungo nahiz etorkizuneko egoera partekatzeko, berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten gaien inguruan eztabaidatzeko eta denboran egonkorra izango den lankidetza sustatzeko xedez.
Jardunaldiaren egitaraua
Teknikerrek 2019an egin duen jarduerari eta 2020rako kudeaketa-planari buruzko aurkezpen batekin hasiko da eguna. Ondoren, bisita egingo da instalazioetara, eta, azkenik, elkarrekin hausnartuko da datozen urteetan mundu-mailan egon litekeen testuinguruari buruz, enpresa bakoitzak aurrez aurre edukiko dituen erronkei buruz eta Teknikerrek erronka horiek lortzen laguntzeko orduan izan dezakeen eginkizunari buruz.
Jardunaldia lunch batekin amaituko da, zentro teknologikoaren instalazioetan.
Klikatu hemen Teknikerren Erakunde Kolaboratzaileen programari atxikitako enpresak zein diren ikusteko.