GH Cranes & Components
GH Cranes & Components enpresa aitzindarietako bat da altxaketaren sektorean. Enpresak garabi-zubi estandarrak eta sektore zehatzetarako garabi-zubi bereziak fabrikatzen ditu, oso-osorik. Horretaz gain, altxaketa-mekanismo guztiak (polipastoak), horien osagarriak eta ordezko piezak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, eta munduko edozein txokotan ematen die zerbitzu bezeroei. Sektoreko produktu-eskaintza zabalenetako bat dauka, eta, besteak beste, honako hauek eskaintzen ditu: portikoak, lumak, gurditxoak, mentsulak eta zamak igotzeko nahiz mugitzeko bestelako produktuak.
Berrikuntzaren aldeko apustu irmoarekin, enpresak harreman estua dauka Tekniker-ekin, eta azken horrek bere know how-a eransten dio hari, makinek eta osagai mekanikoek bizitza-ziklo osoan erabileran daudenean izaten dituzten portaeren azterketan.
2019an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute GH Cranes & Components enpresak eta Tekniker-ek, polipastoen, zubi-garabien eta garabietarako osagaien eremuan kokatutako I+G+b-ren proiektuak garatzen jarraitzeko.
Esteka