Biolan Microbiosensores

Biolan Microbiosensores-ek biosentsoreetan oinarritutako soluzio teknologiko aurreratuak garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, hainbat sektoretan interesgarriak diren molekulak fidagarritasun eta doitasun handienarekin kuantifikatzeko, batez ere elikagaien eta osasunaren sektoreetan.

Enpresa erreferentea da biosentsoreetan oinarritutako teknologia analitiko aplikatuan. Alde batetik, elikagaien sektorean aplikatutako biosentsoreen merkatuko liderra da, soluzio azkar, zehatz eta lehiakor berriak eskain dituena. Bestetik, biodetekzioaren hainbat esparrutan posizionatu nahi du, hala nola osasunaren arloan, patologiak diagnostikatzeko eta terapiak monitorizatzeko soluzio eraginkorrekin.

Enpresa horrek Teknikerrekin elkarlanean dihardu gailu sentsore integratuak garatzen, neurketa eta elektronika txertatuaren printzipioak konbinatuz eta, aldi berean, produktuaren garapen-prozesu osoa babestuz.

Asier Albizu zuzendari nagusia da Biolanen ordezkaria zentro teknologikoaren Patronatuan.

Esteka