CESA

CESA, sistema aeronautikoen fabrikazioan espezializatutako enpresa eta Héroux Devtek talde aeronautikoan integratua 2018tik, sistema hidraulikoetako eta jarduketako produktuen diseinua, garapena, ekoizpena, mantentzea eta euskarria barne hartzen ditu.

Enpresa honek lankidetza estua izan du Teknikerrekin azken urteotan garapen teknologikoaren arloan, eta, beraz, 2024an beste urrats bat eman du bere harreman estrategikoan, eta Teknikerren Erakunde Kolaboratzaile izatera igaro da.

Teknikerrek aktiboki laguntzen dio CESAri sektore aeronautikorako sistema mekatronikoen, unitate elektronikoen, eragingailuen eta saiakuntza-ekipoen diseinu eta garapen berrien karakterizazioan. Gainera, sistema horiek digitalizatzeko eta modelizatzeko zentro teknologikoaren know how-ak aukera ematen die funtzionalitateak handitzeko gaitasun kognitiboak eta prediktiboak emateko.

Esteka