Egile

Egile taldea teknologiako talde industrial garrantzitsu bat da.
Jarduera nagusia doitasun handiko mekanika izanik, hainbat sektoretan egiten du lan; esaterako hauetan: aeronautika eta segurtasuna, osasuna, energia, ingurumena eta ura, zientzia eta txapa fineko trokelgintza. Hori dela eta, bere jarduerak bat egiten du Tekniker-en hainbat ikerketa-alorrekin.
Egile Tekniker-en erakunde laguntzailea da 2013az geroztik.
Esteka