Fagor Automation

Fagor Automationek esperientzia handia du makinen automatizazioko eta kontroleko produktuak garatzen eta fabrikatzen.
Historikoki, makina-erremintaren sektorean ahalegindu da bereziki Fagor Automation, eta sektore horretako munduko liderretako bat da.
Tekniker-en bezero historiko bat da, eta José Pérez zuzendari nagusia da Fagor Automationen ordezkaria zentro teknologikoaren Patronatuan.
Fagor Automationen eta Tekniker-en arteko lankidetza estrategikoaren ondorioz -zortzi urte baino gehiagokoa-, Aretxabaletako Fagor Automationeko optoelektronikako unitatea sortu zen.
Esteka