Goizper

Goizper Antzuolako kooperatiba-enpresa bat da, eta hiru negozio-ildo hauek ditu: industriala, ihinztadura eta bioteknologia.
Munduan aditua da eskuzko langarreztagailu eta hautseztagailuen fabrikazioan eta merkaturatzean; nazioartean, lider teknologikoetako bat da potentzia-transmisioko osagaietan, eta aditua, bioteknologiaren ikerketa, garapen, formulazio eta merkaturatzean.
Goizperrek jarduera ugari egiten ditu I+G+Ban, eta Teknikerekin lankidetzan aritzen da, batez ere bere produktuen alderdi tribologikoetan.
Esteka