Kutxabank

Tekniker-ek eta Kutxak lotura historikoa dute, eta lotura hori nabarmen indartu zen Tekniker-eko Teknologia Sozialaren Unitatea sortu zenean, 2005ean.

2012ko urtarrilaren 1az geroztik, finantza-jarduera Kutxabank-en bidez eta BBK eta Caja Vitalen bidez egiten du.

Kutxa Tekniker-en patrono izan da zentro teknologia sortu zenetik, eta, geroztik, hainbat proiektu finantzatu ditu; besteak beste, NOA prestazio handiko gurpil-aulkia; INGUCAP edateko ura kudeatzeko sistema, kTBot robotika pertsonen zerbitzura, eta Tekniker-en egungo egoitza.

Kutxabank-eko Erakunde Bankaren Zuzendaria Jaione Lamy andrea da erakunde honen ordezkaria Fundazioaren Patronatuan.

Esteka