Lazpiur

Construcciones Mecánicas José Lazpiur Bergarako ehun urteko enpresa familiar bat da.

Automobilgintzarako lan egiten du, eta bi negozio-ildo nagusi ditu: makinen eraikuntza eta forjarako doitasun-tresneria hotzeko, erdiberoko eta beroko modalitateetan. 25 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia, eta bere sektoreko erreferentziako fabrikatzailetzat jotzen dute munduan.

Tekniker-ek eta Lazpiurrek proiektu garrantzitsuak egin dituzte elkarrekin: Pinen/osagai elektronikoen txertagailuak, laser bidezko ebaketa-makinak, ur bidezko ebaketa-makinak eta trokelen eragingailuen eta trukagailuen diseinua.

Txosten berritzaileenaren saria jaso zuen Lazpiurrek 2010eko eta 2012ko makina-erremintaren kongresuetan, elkarrekin egindako garapenengatik; beren produktuen maila berritzailearen isla.

Enpresa honetako zuzendari nagusi Ander Aramburu jauna da enpresaren ordezkaria Tekniker-en Patronatuko Batzordean.

Esteka