Oribay Group Automotive

Oribay Group Automotive taldeak 30 urte baino gehiagoko eskarmentua dauka automobilen ikerkuntzan, diseinuan eta soluzioen fabrikazioan.

Konpainia haizetakoen arloan espezializatuta dago, eta OEM/AGR beiren fabrikatzaile nagusiekin lankidetzan aritzen da. 80ko hamarkadaren amaieran, Oribayk haizetakoei atxikitako atzerako ispiluen lehenengo euskarriak fabrikatu zituen. Gero, argi- eta euri-sentsoreetarako euskarriak, haizetakoetarako euskarriak, SBT eranskailuak eta elektronika gaineratu zituen.

Tekniker soluzio horiek garatzen laguntzen ari zaie, gaitasunak baitauzka gainazal multifuntzionaletan, nano-gehikuntzan eta sistema optoelektronikoen integrazioan, merkatuan bakarrak diren produktu integratuak hornitzeko.

Oribay Teknikerren erakunde laguntzailea da 2022ko maiatzetik.

Esteka