“Erakunde Laguntzailearen Eguna”ren lehen edizioa
IK4-TEKNIKERek erakunde laguntzaileak bilduko ditu, zentro teknologikoak 2015ean izandako jardueraren eta etorkizunen planen berri emateko.
IK4-TEKNIKERek “Erakunde Laguntzaileen Eguna”ren lehen edizioa egingo du otsailaren 5ean.
Jardunaldi horren helburua da IK4-TEKNIKERen 22 erakunde laguntzaile horiei zentro teknologikoaren gaur egungo egoeraren eta etorkizuneko planen berri ematea.
Halaber, egun horretan, enpresa laguntzaileek —zeinek irmo eusten baitiote I+G+Baren aldeko apustuari— eztabaidagai izango dituzte hauek: berrikuntza teknologikoak, elkarrekin dituzten erronkak eta hurrengo urteetan erronka horiei nola aurre egin.
Jardunaldiaren egitaraua
Jardunaldiaren hasieran, bisita bat egingo dute zentro teknologikoaren instalazioetan barrena, IK4-TEKNIKERen punta-puntako proiektuak ardatz hartuta. Bisitaldia bukatutakoan, 2015eko jarduerari eta itxiera ekonomikoari buruzko aurkezpena egingo dute. Ondoren, IK4-TENIKERen 2020rako plan estrategikoari buruz eztabaidatuko dute.
Jardunaldia bukatzeko, luncha egingo dute zentro teknologikoaren instalazioetan.
Sakatu hemen IK4-TEKNIKERen erakunde laguntzaileak nor diren ikusteko.