ErbB2 (bularreko minbiziaren biomarkatzailea) zuzenean zelula kantzerigenoetan detektatzea

Helburua

ErbB2 gainespresatzen duten zelula-lineen diferentziazioa.

Emaitzak

Serumean eta lisatu zelularretan ErbB2-aren oso kontzentrazio baxuak detektatzea, eta ErbB2-aren gainespresioa duten zelulak diskriminatzea.

ErbB2 (bularreko minbiziaren biomarkatzailea) zuzenean zelula kantzerigenoetan detektatzea

Bularreko minbizia da emakumeen artean arruntena: kasu guztien % 23 dira, eta minbiziak eragindako heriotzen % 14. Testuinguru horretan, epidermiseko hazkunde-faktorearen 2 hartzailea (ErbB2) biomarkatzaile gakoa da bularreko minbiziaren pronostikoa egiteko, eta, ondoren, tratatzeko.

ErbB2-a detektatzeko partikula magnetikoak erabiltzen dituen biosentsore bat garatu da.

Detekzioa hiru ingurunetan egin da: ErbB2 zirkulatzailea serumean, lisatu zelularretan, eta zuzenean zelularen gainazalean. Azken kasu horretan, proteina hori gainespresatzen duten zelulak (SKBR3) eta ez dutenak (MCF7 eta MDA-MB-436) bereizi ahal izan dira, eta berariazko antigorputzekin funtzionalizatutako partikula magnetikoen bidez harrapatu, gero, neurketa amperemetrikoekin kuantifikatzeko.

Hala, pazientearen egoera etengabe ebalua daiteke bai serumaren laginetan bai tumore-ehunean, biziki sentikorra den teknika bat erabiliz. Gainera, teknika hori merkea, sinplea eta automatizagarria da, diagnostikoaren sektorearen egungo eskaerei erantzunez.