Erreminta berrien garapena eta lan-parametroen optimizazioa, kromo-eduki handiko eta soldadurarik gabeko hodiak ebakitzeko
Ebaketa-erreminten bizitza luzatzea, kromo-eduki handiko altzairuen ebaketa hobetzea, eta bibrazioak eta bizarrak murriztea.
Erreminten bizitza % 300 baino gehiago luzatzea, ebaketa-geometria birdiseinatzea eta ebaketa-esfortzuak aurreikustea.
Eskakizun zorrotzagoak betetzen dituzten hodien eskariak eta haiek ohiko fabrikazio-lerroetan erabiltzeak aurretik jakin ezin diren ondorioak eragiten ditu; adibidez, ekoizpen-geldialdiak, erremintak haustea, ekipoen desdoikuntza eta gainkostuak.
Horregatik, litekeena da orain arte balio zuten prozesuak baliozkoak ez izatea lehiakorragoa den merkatu berri batean.
Jardueraren helburu nagusia da zerraketa-prozesua optimizatzea.
Eragiketa hori hobetzeko, aldagai garrantzitsuenak aztertu behar dira; esaterako, materialen kalitatea, hodien tamaina, lan-parametroak eta erremintaren geometria eta kalitatea.
Jarduera honetan garatutako erreminta-diseinu berrien bidez, erreminten bizitza % 300 luzatu da higatzea eta haustea saihestuz, ebaketa-eremuan bizar gutxiago sortzen dira, eta bibrazioak minimizatu dira, ebaketa-esfortzuak aurreikusteari esker.