Teknikerren Ikusmen Artifizialeko Ikertzaile baten bila gabiltza. Elkartu zaitez gurekin!
Teknikerren Ikusmen Artifizialeko lanpostu baterako pertsona baten bila gabiltza Sistema Autonomo eta Adimendunen unitaterako.Teknikerren Ikusmen Artifizialeko lanpostu baterako pertsona baten bila gabiltza Sistema Autonomo eta Adimendunen unitaterako.
Hautatutako pertsonak I+Gagatiko kezka eta bikaintasun teknikorako bokazioa izan behar ditu, eta nazio- eta nazioarte-mailako proiektuetan esperientzia handia duten profesionalez osatutako talde bati batuko zaio, industriara transferitzeko aplikazio-ikuspegia duenari.
Goi Mailako Ingeniaritza edo Masterra duen pertsona bat nahi dugu, ikerkuntzako edo ikuspen artifizialeko industriako aplikazioetakoren batean (ikuskapena edo neurketa, robotika, posizio espaziala, segurtasuna, nabigazioa, etab.) esperientzia duena, taldean lan egiteko gaitasuna duena eta eroso sentitzen dena bezeroekiko eta kolaboratzaileekiko harreman teknikoetan. Ideia berriak ekarriko ditu eta nolabaiteko autonomiaz lan egiteko gaitasuna izango du.
Lanpostuak eskatzen du adimen artifizialarekin lotutako industria-proiektu eta/edo ikerketa-proiektu europarretan aldez aurretik parte hartuta egotea eta gutxienez 3 urteko esperientzia izatea honako alderdi hauetan:
- Ikusmen artifizialeko hardwarea hautatzea (kamerak, lentea eta argiztapena)
- 2D eta 3D irudien tratamendua
- C/C++, C# eta Python programazio-lengoaiak
- Visual Studio, Qt eta PyCharm garapen-inguruneak
- Windows eta Linux sistema eragileetarako softwarea garatzea
- Ikusmen artifizialeko MVTec Halcon eta OpenCV liburutegiak
- TCP/IP, Profinet, EtherCAT, OPC-UA eta MQTT komunikazio-protokoloak
Halaber, Deep Learning soluzioak garatzeko ezagutza balioesten da, sare neuronaletan oinarritutako ereduak ezarriz PyTorch, TensorFlow eta Kerasekin.
Ingelesa ondo jakitea behar da, nazioarteko I+G proiektuetan parte hartuko baita. Euskara elkarrizketa-mailan jakitea ere desiragarria da.
Honako hau eskaintzen dugu: berehala hastea, aplikagarritasunera bideratuta dagoen eta egonkortu egin daitekeen jarduera, etengabeko prestakuntza eta egindako ekarpenekin bat egingo duen ordainsaria.
Informazio gehiago
2024-SAI-VA eskaintzari buruzko informazio gehiago izateko edo zure hautagaitza helarazteko, Teknikerren weba erabil dezakezu.