Teknikerren Robotikako Ikertzaile baten bila gabiltza. Elkartu zaitez gurekin!
Teknikerren Robotikako lanpostu baterako pertsona baten bila gabiltza Sistema Autonomo eta Adimendunen unitaterako.
Hautatutako pertsonak I+Gagatiko kezka eta bikaintasun teknikorako bokazioa izan behar ditu, eta nazio- eta nazioarte-mailako proiektuetan esperientzia handia duten profesionalez osatutako talde bati batuko zaio, industriara transferitzeko aplikazio-ikuspegia duenari.
Goi mailako Ingeniaritza edo Masterra duen pertsona bat nahi dugu, titulua azken bost urte hauetan lortu duena, manipulazio-eragiketetarako programazio robotikoan aldez aurreko ezagutzak dituena, tesi-fasean edo karrera-amaierako proiektuan nahiz lehen lan-esperientzia batean lortutako ezagutzak.
Taldean lan egiteko gaitasuna duena eta eroso sentitzen dena bezeroekiko eta kolaboratzaileekiko harreman teknikoetan. Ideia berriak ekarriko ditu eta nolabaiteko autonomiaz lan egiteko gaitasuna izango du.
Hauek dira hasieran nahi ditugun ezagutza teknikoak:
- Manipulazio-eragiketetan eta manipulazio-estrategietan aplikatzen diren sistema autonomoetan ikertzea
- Robot industrialetarako aplikazioen garapenari buruzko ezagutza (Comau, ABB, Kuka)
- C y C++, Java eta Python lengoaiak
Hona hemen garapenean lagunduko duten beste ezagutza batzuk, interesgarritzat jotzen ditugunak:
- PLC´s programazioa (Siemens Beckhoff)
- Manipulatzaileentzako plangintza- eta kontrol-algoritmoak- Ikaskuntza automatikoa
- Ikusmena
- ROS software-arkitekturaren eta denbora errealeko inguruneen ezagutzak
- Linux
Espainiera eta ingelesa ondo jakitea behar da, nazioarteko I+G proiektuetan parte hartu ahal izango baitu. Euskara elkarrizketa-mailan jakitea ere desiragarria da.
Honako hau eskaintzen dugu: berehala hastea, aplikagarritasunera bideratuta dagoen eta egonkortu egin daitekeen jarduera, etengabeko prestakuntza eta egindako ekarpenekin bat egingo duen ordainsaria.
Informazio gehiago
2024-SAI-Robotika eskaintzari buruzko informazio gehiago izateko edo zure hautagaitza helarazteko, Teknikerren weba erabil dezakezu.