Erakusketa-tokia eduki nahi duzu ISEM biltzarraren hurrengo edizioan?
ISEM biltzarrak hemeretzigarren edizioa egingo du 2018an, eta elektrohigaduran eta mekanizazio elektrokimikoan oinarritutako teknologien sektoreetako enpresen eta erakundeen topalekua izango da.
Elektrohigadurazko mekanizazioa (EDM), mekanizazio elektrokimikoa (ECM, ECDM), prozesu kimikoak, fabrikazio gehigarria, ultrasoinuen bidezko mekanizazioa eta abar. ISEM “CIRP Conference on Electro Physical and Chemical Machining” biltzarren jorratuko diren gai batzuk dira horiek. Mundu-mailan, biltzar ospetsuenetakoa da hori, ezohiko fabrikazio-prozesuei dagokienez, eta XIX. edizioa egingo du 2018an.
Elektrohigaduran eta mekanizazio elektrokimikoan oinarritutako teknologien sektoreetako enpresen eta erakundeen topalekua izango da biltzarra, eta erakusketa-gunea edukiko du, sektoreko enpresek bezeroekin, partner-ekin eta kolaboratzaileekin elkartzeko tokia eduki dezaten.
Foroan norberaren erakusketa-tokia edukitzeko, hiru modalitate hauek sortu dira:
1. aukera
- Stand bat
- Inskripzio bat
- Prezioa: 1.800 €
2. aukera
- Stand bat
- Bi inskripzio
- Prezioa: 2.100 €
3. aukera
- Stand bat
- Hiru inskripzio
- Prezioa: 2.300 €
Informazio gehiago
ISEM biltzarrean standa kontratatzeko aukerei eta baldintzei buruzko informazio gehiago edukitzeko, standen atala bisitatu daiteke biltzarraren webean.